« Itzuli albistegira

Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa

2010-05-25  ¦  Markina BHI

Datorren ikasturtean hasiko den Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa delakoaren berri eman nahi dizuegu. Datorren ikasturtean programa hori DBH 1. mailara datozen ikasleei baino ez litzaieke aplikatuko. Programaren helburua ikasmaterialak berrerabiltzea eta merketzea da.

Programaren ezaugarriak:

· Programa osoaren kudeaketa eta kontrola ikastetxeari berari dagokio. Beraz, ikastetxea bera arduratuko da liburuen erosketaz.

· Ikasle bakoitzak 35 euro ordaindu beharko ditu. Departamentuak, berriz, 165 euro ipiniko ditu ikasle bakoitzeko.

· Ikastetxea da liburuen jabea. Ikasturte bukaeran ikasleak liburuak ikastetxean bertan utziko ditu, behin ongi zaindu direla eta hurrengo ikasturtean berriz erabiltzeko moduan daudela egiaztatuta.

· Zentroek ikasleen esku utzitako testuliburuak eta curriculum-materialak erabiltzeko eta zaintzeko arauak barneratuko dituzte beren antolaketarako eta funtzionamendurako arautegian, bai eta material horiek galduz gero edo asmo txarrez hondatuz gero bidezko izango diren zehapenak ere, ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko indarreko legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

· Materialak erabiltzeko epea lau urtekoa izango da.

· Programan parte hartu nahi ez duen ikaslearen legezko ordezkariak ikastetxeari jakinaraziko dio, II. eranskineko uko-egite eredua aurkeztuta 2010eko ekainaren 25a baino lehen. Hemendik deskargatu daiteke edo idazkaritzan bertan eskatu).

· Programan parte hartzeari uko egin dion ikasleak aukera galtzen du ikasmaterialak erosteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ikasketa-laguntzetarako deialdian parte hartzeko.