« Itzuli albistegira

25eko greba dela eta

2010-05-24  ¦  Markina BHI

Datorren maiatzaren 25eko greba dela eta

25eko greba deialdia dela eta, ohar honen bidez zera jakinarazi nahi dugu:

  • Bekobenta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak asanblada bidez greba egitea erabaki du.
  • Markina BHIko langile gehienek ere greba egitea erabaki dute.

Egun horretan bi ikastetxeak zabalik egongo dira, gutxienezko zerbitzuak bermatzeko, baina ezin izango dute ikasleak jagotearen ardurarik hartu.

Beraz, maiatzaren 25ean ikastetxe biek gurasoei euren seme-alabak eskolara ez bialtzea eskatzen dute.