Ikasketa Bidaia
2010-02-24 ¦ Markina BHI
Badoaz aurten ere laugarren mailakoak ikasketa bidaia egitera Lanzarotera.
Hona hemen bidaia horren egitaratua
Martxoak 22
13:15etan Markina BHI aurrean geratuko gara autobusa hartzu eta Loiuko aideportura abiatzeko. Fakturazioak egin eta 1640etan UX7028 hegalaldia hartuko dugu. 18:30etan heldu, hotelera joan, afaldu eta lotara.
Martxoak 23
09:00etan autobusa hartu eta Timanfayako Parke Nazionala (Suzko Lurra) ikustera joango gara. Ondoren, baten batek gameluan ibili nahi badu, aukera izango du horretarako.
Ondoren Los Jameos del Agua eta Cueva de los Verdes bisitatuko ditugu.
Bazkaldu ondoren Mirador del Rio ezagutuko dugu.
Martxoak 24
09:00etan Oinez egiteko eguna. Valle de las Mil Palmeras - Playa de Famara ibilbidea egingo da.
Martxoak 25
Ferryz La Graciosa irlara joango gara, bizikletaz ibilbidea egin eta hondartzak ezagutzera, monitore eta guzti.
Martxoak 26
Aideportura joan eta UX7029 hegalaldia hartu eta Bilbora itzuli. 15:50 da heltzeko ustezko ordua. Ondoren autobusa hartu eta lehenik Matienara eta ondoren Markinara itzuliko gara.
Euki gogoan!
- Don Paco Castilla hotelean egongo gara, Puerto del Carmen herrian.
- Nortasun agiria
- Osakidetzako txartela
- Gazte txartela
- Motxila txiki bat (toalla, bainujantzia, ogitartekoa, krema, .... eramateko)
- Bizikletako kaskoa
- Zapatilak zoru gogorrekoak
- Bainujantzia
- Eguzkiko betaurrekoak
- Eguzkiko krema
- Gorra edo bisera bat
- Toaila (hondartzakoa)
- Daukatenek, mugikorra eta kargadorea
- Txanklak
- Zira edo haizearen kontrako jakaren bat Alergikoak direnak: inhaladoreak, botikak.... - Uda sasoiko arropak
- Aparatu elektronikoak (MP3, jokoak,...) maletan eraman behar dira, hegazkinean ezin direlako erabili.
- Fakturatzen den maletan 20 kilo eraman daiteke.
- Ez dute dirurik behar, dena ordainduta dutelako.
- Hala ere, gehienez 60 euro gomendatzen ditugu euren gastutxoetarako.
