Jantokiko zaintzaileen greba
2010-01-22 ¦ Markina BHI
Datozen urtarrilaren 26 eta 28an jantokiko zaintzaileen greba egongo da eta ekintza horrek bere eragina izango du gure jantokia erabiltzen duten ikasleengan.
Markina BHIko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikaslegoak jantoki zerbitzua izango du, baina egun horretan otartekoak eukiko dituzte jateko, eta ez bazkari arrunta. Euren zaintzaz ikastetxe honetan horretarako dagoen irakaslea arduratuko da.
Greba honi buruzko oharra idatziz ere bialduko da etxeetara.
