« Itzuli albistegira

Eski irteera

2010-01-12  ¦  Markina BHI

Urteko planari jarraituz, datorren otsailaren 12an, ostirala, 3. mailako ikasleak eski irteera egingo dute Valdezkarayko estaziora.

Eski irteera

Irteera honek 25,50 euro balio du. Ordainketaren barruan hauek sartzen dira:

  • Autobusa (guraso elkartearen diru laguntzarekin)
  • Materialaren alokairua: botak, eskiak eta bastoiak.
  • Egun osorako erremonteak.
  • 2 orduko klasea monitorearekin (bakoitza bere mailaren arabera)
  • Pistetako asegurua

Ordainketa otsailaren 2an egingo da bankutik zuzenean errezibo bidez.

Irteera eguna baino lehenago zirkular bat bidaliko dizuegu irtetzeko eta itzultzeko orduak aipatuz, beste zehaztasun batzuen artean.

Eraman beharrekoa hau izango da: bazkaria eta eskiatzeko jantzia (ezinbestekoak dira eskularruak, betaurrekoak, txanoa eta eguzki krema). Komeni da aldatzeko galtzerdi batzuk ere eramatea.

Zalantzarik baduzue, deitu ikastetxera.