Bigarren mailakoak Gazteizko katedralea ikustera
2009-11-09 ¦ Markina BHI
Datorren azaroaren 12an, osteguna, 2. mailako ikasleek Gasteizera izango dute irteera.
Bertan, Santa Maria Katedralaren zaharberritze lanak ikusiko dituzte bisita gidatu baten bidez.
Ikastetxetik goizeko 8:30etan irten eta arratsaldeko 16:00etan itzuliko dira. Beraz, ohiko orduan joango dira etxeetara.
Bazkaria eraman behar dute.
(Flickr-tik hartutako irudia)
