« Itzuli albistegira

Janari eta arropa bilketa solidarioak

2009-10-27  ¦  Markina BHI

Datozen egunetan, Markina BH ikastetxeak bi kanpaina solidariotan hartuko du parte: "SOS Afrika" arropa bilketarakoa eta "Lekeitiotik Dajlako kanpalekura", Sahararako jatekoak biltzekoa.

Batean zein bestean har daiteke parte (hobe bietan). Horretarako:

  • "SOS Afrika" arropa bilketan lagundu nahi duen ikasleak tutoreak gelan eman dion plastikozko poltsan azaroaren 3a baino lehen ekarri beharko ditu arropak.
  • Sahararen aldeko janari bilketan lagundu nahi duenak, ikastetxera arroza, lentejak, azukrea edo/eta konpresak ekarri behar ditu ikastetxera datorren azaroaren 10etik 15era.