FOSMINERera irteera
2009-10-20 ¦ Markina bhi
Urriaren 16an 1.mailako ikasleak BEC-era joan ziren FOSMINER bisitatzera
Urriaren 16an DBHko 1.mailako ikasleek BECera irteera izan zuten FOSMINER, mineral eta fosilen nazioarteko azoka bisitatzera Urtero ospatzen den azoka hau urriaren hiru egunetan burutzen da,ostirala, larunbata eta igandea, goizeko 10etatik iluntziko 8rak arte, eguerdian ere zabalik dagoelarik eta dohainik. Bertan fosil, mineral, harribitxi, meteorito … ikusteaz gain erosi edo trukatu ere egin daitezkeelarik. Ikastetxe honen asmoetariko bat da ikasle guztiak urteren batean gutxienez bisita hau burutzea. Gurasoentzat ere, euren seme-alabekin joateko gomendagarri deritzogu, bertan 3 bat ordu lasai eta atseginez igaro daitekeelarik.
Argazki gehiago ikusi nahi baduzu klikatu hemen
