Jantokiko zaintzaileen greba
2009-06-01 ¦ Markina BHI
Datozen ekainaren 2 eta 4an jantokiko zaintzaileen greba egongo da (maiatzaren 28an ere izan zen) eta ekintza horrek bere eragina izango du gure jantokia erabiltzen duten ikasleengan.
Batetik, Bekobenta LH (Lehen Hezkuntza) ikastetxeko ikasleek ez dute jantoki zerbitzurik izango.
Bestetik, Markina BHIko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikaslegoak jantoki zerbitzua izango du, baina egun horretan otartekoak eukiko dituzte jateko, eta ez bazkari arrunta. Euren zaintzaz ikastetxe honetan horretarako dagoen irakaslea arduratuko da.
