futboleko balorazioa
2008-06-26 ¦ Guraso elkartea
Josu Aldazabalek, alebin futbol taldeko entrenatzaileak ikasturte honetako balorazioa egin du.
Urriaren 1ean hasi ginen entrenamenduak eta Maiatzaren 31n bukatu ditugu. Martitzenetan eta barikuetan entrenamendua eta zapatuetan partidoa. Bitartean ere jokatu dugu gabonetako torneoa eta lagunartekoak ere,leku desberdinetara joan gara eta jende desberdina ere ezagutu dugu, batzuetan hobeto ibili gara beste batzuetan oraindik esnatu gabe, zaparrada eta jaupada batean.
Denetara 17 neska-mutil apuntatu ziren eta bidean batzuk gelditu egin dira,normaltzat jotzen dut…………………….
Nahiko nuke azpimarratu, guretzat konpromiso bezala planteamendua dela “eskola kirola” edozein arlotan eta tresna honen bitartez beste helburu batzuk, lortzeko eta erakusteko zure bizimoduan ondo datorrela , konplemento bat dela.
Hortaz seriotasun baten bitartez ahalegindu gara eramaten denboraldia, ahaztu gabe gazteak direla eta katxondeoa ere egon behar dela ( askotan ez da erraza ) eta ahalegindu taldean denak jokatzen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, bidean apurtxo bat erakutsiz (nire kasuan ez asko dakitelako ) eta giro on baten barruan eramatea denboraldia.
Momento txarrak izaten dira guraso bat etortzen denean eta galgetzen dizunean: Nire semeak zergatik jokatu ditu 3 minutu?; Komentatzen diozu entremaneduan nolako jarrera daukan, bestean gain nolako arrotasuna daukan eta taldearen izaera ez dela bide hortatik ondo, ulertzen badu ondo,ez badu txarto eta zuk galdetzen diozu zure buruari : eta nor naiz ni, azalpenak emateko “un padre voluntarioso” eta ez besterik,zure semea barruan dagoela eta laguntasuna ematen duzula. Baina norberen buruari galdera,zure prestakuntza norarte heltzen da? Zure seme alabarekin,ez ahal duzu nahiko?
Azkenean arazoa “eskola kirolaren” ekintzetan hortik etorri daiteke,barruan dabiltzaten gurasoak erretea,azkenean hor dabiltzan gurasoak dira,beste modokuak, ”ez gehiago eta ez gutxiago” lana egiten dute,arazoak daukate lanagatik, aste barruan arazoak entrenamendura joateko eta zapatuetan familiagaz, gauez lan eginda,lo egin barik, baina joan egiten dira eta hori ez da ikusten.
Guraso batzuk kritikatu egiten dute eta librea da. Betiko kontua,baina penagarria. Seguraski ez behar duguna esan edo egin momento batzuetan ere egonda gure alderditik
Alderantziz,beste guraso batzuk animatu,lagundu eta euren laguntasuna emateko beti prest. Eskerrak mila
Orokorrean eta ematen duzunari garrantzia da gazteak ondo egotea, baina euren alderditik ere konpromisoa eta jarrera bat,hori lortzen bada, oso ondo eta berdin berdin da ekintza izatea futbola ,atletismo ,baleta edo karatea, bakoitza apuntatuko da beren gustoko ekintzetan eta ez bada gustora onena borratzea.
Izelako obligazio barik,baina argi izatea “eskola kirola” ez dela denbora pasa.
