Eskola kirolen azken ekintzak
2008-06-26 ¦ Guraso elkartea
Ekainaren 14 eta 15ean, kirolen azken ekintzak ospatu ziren. Sapatuan, urtero legez, kirol bazkaria eta domekan futbol eta atletismoko erakustaldia.
Aurten ere, kirol guztietan parte hartu dugunon arteko bazkari mundiala antolatu zen. Gende asko batu ginen eta giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Eskerrak eman nahi diegu antolatzaileei egin zuten lanagatik.
Igandean, urte guztian zehar futbol eta atletismo taldetan apuntatutako ume guztien arteko partidu eta froga desberdinak egin ziren, herriko zelaian. Azkenean, herrian antolatu diren kirol guztietako partaideen artean dominak banatu ziren.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
