« Itzuli albistegira

Atletismoko taldeetako finala

2008-05-12  ¦  Guraso elkartea

Maiatzak 10ean, Zorrozan, Bizkaiko eskolarteko ikasteetxetako atletismoko finala ospatu zen. Final honetarako Markina-Xemeinek alebin neskak taldea zeraman sailkatuta. Kategoria honetan zortzi talde zeuden guztira, eta Markinako taldea hirugarren sailkatu zen, maila oso ona erakutsiz.

Atletismoko taldeetako finala

Frogak eta Markinako atletak hauek izan ziren:

-2000 metroko lasterketa (Izaro Telleria)

-Luzera saltoa (Uxue Larrea)

-Pisu jaurtiketa (Leire Elorza)

-60 metroko lasterketa (Udane Barinagarrementeria)

-4x60 metroko erreleboak (Irati Agirregomezkorta, Uxue Larrea, Udane Barinagarrementeria eta Nahia Ibarzabal).

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

Froga hauen emaitzen berri izateko klikatu hemen