« Itzuli albistegira

Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko Olinpiada Lekeition

2008-04-24  ¦  Markina BHI

Aurtengoan ere, urtero bezala martxan dago Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko Olinpiada.

Datorren ostiralean, apirilak 25ean, DBH 1. ziklokoak (1. eta 2. mailak) arituko dira.

Maiatzaren 9an hiru eta laugarren mailakoak izango dira arituko direnak.

Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko Olinpiada Lekeition

Neska-mutilak saskibaloian, boleibolean, atletismoan, herri kiroletan, eta beste hainbat kiroletan arituko dira.

Ekintzok Herri Eskolan, Iturriotz Institutuan, Ikastolan, futbol zelaian, hondartzan, eta Kiroldegian izango dira 9:00etan hasi eta 14:30ak arte.