Ortua Proiektua

BARATZA ETA LORATEGIA Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek izango dira:

  • Konpetentzia zientifikoa bereziki eta, oro har, oinarrizko konpetentziak lantzea testuinguru erreal batean metodo aktiboak eta esperimentazioa erabiliz.
  • Jasangarritasunaren Hezkuntza garatzeko, ikastetxean testuinguruak sortzea eta aztertzea: baratzeak, konpost guneak, birziklatzeko sistemak eta abar.
  • Jasangarritasuna ardatza eta abiapuntua izatea baratzearen inguruan garatzen diren esperientzia eta ekintzetan.

Guzti hau aurrera eramateko ondoko hau planteatzen dugu:

  • Baratza/lorategi proiektuaren kudeaketa eta urteko plangintzan landuko diren jarduerak aurreikustea.
  • Prestakuntza saioak antolatu.
  • Ikasturtean zehar egindako jarduera guztien ebaluazioa eta 2020-2021ikasturterako hobetzeko proposamena egin.
  • Proiektuaren memoria.
  • Formazioa-koordinazioa gai desberdinen inguruan: INGURUGIRO/CEIDA, Berritzegune, herriko eragile desberdinak.
  • Irteerak eta bisitak.