Irakurketa

IRAKURKETA PROIEKTOA

Bekobentan irakurketa sustatzeko proiektua dugu martxan.

Irakaskuntza eremuan gaudela eta gure eguneroko jardueran, arlo guztietan testu idatzien presentziak duen garrantzia handia dela eta, ezinbestekoa ikusten dugu gure ikasleak irakurketa ondo barneratzea. Horretarako, irakurtzeko zaletasuna, gozamena eta ohitura oinarri bezala hartuta, irakurketa-idazketa praktika sustatu nahi dugu. Hori guztia lortzeko, eragile guztien oniritzia eta partehartzea bilatu dugu, bai LHn zein DBH

Proiektoak bi ildo nagusi izan ditu: 1. Biblioteka: liburuak ABIES programan sartzea, hornitzea, berriztatzea... 2. Ekintzak: irakasle, guraso eta ikasleei zuzendutakoak izango dira.

Proiektu honetan irakasleek, gurasoek, ikasleek eta herri bibliotekak parte hartzen dute.

Koordinazio lanetan bi irakasle daude, bat LHkoa eta bestea DBHkoa. Gainera, hauek koordinatzen dira beste eragileekin, hau da, guraso elkartearekin eta Herri bibliotekarekin.

Proiektuan lantzen ari diren jarduerak eskolako curriculumarekin bat egiten dute.

Urte hauetan zehar formakuntza saio desberdinak egin izan dira: Galtzagorri elkartea, Saroa Bikandi, Begoņa Rodriguez (Detalleres). 2016/17 ikasturtean Igor Idoetarekin (herriko bibliotekarioa), hilean behin irakurzaletasunari buruzko formakuntza jasotzen dugu.

Azken urte hauetan IRALEko talde desberdinak etorri izan dira ikastetxera gure proiektoaren berri jakitera eta 2018an Getxolinguaen ere parte hartu izan dugu helburu berdinarekin. 2019/20 ikasturtean Partekatuz ikasi programaren barruan, gure irakurketa proiektoa erakusteko asmoz 4 ikastetxeren tutore gara.

Momentu honetan martxan dauden ekintzen zerrenda hau da:

-Berba-soinue

-Motxila ibiltaria

-Geletako bibliotekak

-Aitabitxi-amabitxi

-Txori batek esanda dakit

-Maisu-maixtrekin leitza

-Leidu deigun

-15 minutuko irakurketa

-Irakurle txokoa

-Alfabetoak eta hizkuntza

-Irakurketa ozena

-Idazleak eskolan

-Txalopin txalo

-Kontu mordo bat

-Poropopoesia

-Txoko zuria

-Pipitaki papataki

-Alalarabika

-Ozen oz

-Hasi liburutik eta...

2018/19 ikasturtean irakurketaren inguruko zentruaren praktika didaktikoen analisia egin genuen, eta hortik ateratako emaitzekin indarguneak eta ahulguneak zehaztu genituen, ikastetxearen irakurketa plana adostuz.