IKT-STEAM

2018-19 ikasturtean STEAM proiektuan lehenengo urratsak eman ditugu, robotikaren gaiaren bitartez STEAM-aren barruan lantzen diren gaitasunak helburu bezala hartuta. Horretarako haur hezkuntzako 2.zikloan eta lehen hezkuntzako lehenengo 4 mailetan bluebotak erabiliko ditugu eta lehen hezkuntzako 5 eta 6. Mailetan Lego we do 2.0k proposatzen duen lan ildoa jarraituko dugu. Modu hontan, ideia zein proiektu txikiak sortuko dituzte taldean planifikatuz, gauzapena aztertuz eta ebaluatuz, bertatik hobekuntzarako proposamenak eginez. Guzti honek irakaskuntza kooperatiboan aritzeko eta arazo egoeretan trebatzeko aukera ematen digu ondoko konpetentziak landuz: hitzen bidezko komunikazioa, hitzik gabeko komunikazioarako eta komunikazio digitalerako gaitasunak; taldeko lanaren bitartez elkarrekin bizitzeko gaitasuna, ekiteko eta espiritu ekintzailerako gaitasunak.

Proiektua garatzeko etapak, zikloak edo ikasturteak definitzen:

Etapak: Robotikako bluebotak Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan eta Lehen Hezkuntzako lehenengo 4 mailetan erabiliko ditugu maila bakoitzari dagozkion erronkak aurkeztuz.

Lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetan Lego we do 2.0ak erabiliko ditugu.