Hezkidetza

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko egiten dugun apustua, pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritzen dugu eta denon artean izan beharreko errespetuan landuko dugu.

Ikasleekin hezkidetza hobetzeko egiten dugun lanean, diskriminazio mota ezberdinak eta sexuaren berdintasunaren errespetuaz jabetzearekin batera, arraza, kultura edo itxura fisiko ezberdinaren aurrean izan beharreko errespetua ere, lantzen dira.

Beraz, berdintasuna lantzeko, errespetua eguneroko lanean eta modu globalean lantzea dela uste dugu modu egokiena, eskolako giroa hobetzeko.

Zortzi zutabe hauetan oinarrituko gara:

-Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

-Hezkuntzaren erabilera ez sexista.

-Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen sozial eta historikoa.

-Gatazken konponketa baketsua.

-Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.

-Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.

-Indarkeria matxistaren prebentzioa.

Besteak beste, ikastetxean, jarduera hauek jarri dira martxan:

  • Bizikidetza-Hezkidetza Batzordea dugu.
  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat Berdintasun tailerrak.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailakoentzat Heziketa Afektibo-sexuala tailerrak.
  • Tutoretza saioetan Nahiko Programaren materiala lantzen dugu.
  • Patioaren eraldaketa egiten ari gara espazioa denona izan dadin.
  • Nazioarteko egun esanguratsuak: Azaroak 25, Martxoak 8, Maitzak 17(denok ) eta Otsailak 11(zenbait taldetan).