Eleaniztasuna

Eleaniztasuna

Ikastetxeak, Hezkuntzaren eta Hizkuntza Proiektuaren ardatza euskara duela, pertsona euskaldun eleaniztunak hezi nahi ditu; hartara, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuko du. Ildo horretatik, gaztelera ikastetxeko bigarren hizkuntza izango da eta Ingelesa, hirugarrena. Ikastetxeko hizkuntza guztiekiko errespetuzko jarrera bultzatzeko asmoarekin, Hizkuntzen Txokoa martxan jarri dugu.

Halaber, Ikastetxeak euskaraz gauzatu nahi du bere hezkuntza-komunitatearen barne-bizitza; euskararen eta euskal kulturaren transmisioa, garapena eta zabalkundea ziurtatu nahi ditu mota guztietako harremanetan eta horretarako sortutako bitartekoetan.

Euskararen normalizazio prozesuan eragile izan nahi du txertatuta dagoen komunitatean.

Eleaniztasun Proiektu honek, hizkuntza desberdinekin , trataera bateratua izateko aukera zabaltzen digu. Gainera, eleaniztun izateak, dituen abantaila instrumental, profesional eta sozialez gainera, baditu, adituen ustez, gizabanakoaren garapenari begira beste abantaila batzuk: sormendun pentsaera eta adimenaren malgutasun handiagoa erdiesten da; komunikatzeko eta harremanetarako gaitasun gehiago lortzen da; eta hizkuntza gehiago ikasteko erraztasuna eskuratzen da.

Hizkuntzen trataera bateratuari esker, lortu nahi ditugun helburuak hauexek dira:

-Ikasleen arteko aniztasuna, aberastasun modura ulertuz, neurriak eta erabakiak hartzea, kalitatez eta ekitatez erantzuteko ikasle guztien hizkuntza premiei.

-Hizkuntzak erabileraren bidez ikastea.

-Hizkuntza komunikaziorako gaitasunak hobetzea.

-Diskurtsorako trebetasunak lantzea.

-Elkarrizketarako eta kritikarako gaitasunak garatzea.

-Hizkuntza desberdinen aurrean, errespetuzko jokaerak bultzatzea.

-Atzerriko hizkuntza, ingurune arloan lantzea, natur zientziak, hain zuzen ere.

-Ikasketaren prozesuan ikaslearen burujabetasuna eta auto estimua garatzea.

-Hizkuntzak lantzeko Teknologia berrien erabilera erraztea eta trebetasunak indartzea.