Agenda 21

Eskola Agenda 21 ikastetxeei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako programa da, hezkuntzako zentroa eta horren ingurunea hobetzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko helburua izanik, Udalarekin batera lan egin dezaten. Eskola Agenda 21, eskola komunitateak ingurugiroaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko duen metodologia da, bai ikastetxe mailan eta baita herri mailan ere. Ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbideratzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Hona hemen helburu nagusiak:

-Hezkuntzako zentroaren eta ingurunearen kudeaketa iraunkorra sustatzea, ikasleak, gurasoak eta irakasleak ingurumen arloan kontzientziatuz: hondakinen bilketa selektiboa, murriztu, berrerabili eta birziklatzea, uraren zentzuzko erabilera, natur baliabideak zaintzea, energia berriztagarriak bultzatzea.

-Toki mailako komunitatean parte hartzea eta lankidetza sustatzea.

-Curriculumaren berrikuntza eta kalitatea bultzatzea ingurumen-hezkuntzaren bidez

Gure ikastetxean eta Agenda 21 proiektuaren baitan, hainbat gai desberdin lantzen ditugu:

-Kontsumo jasangarria: sasoian sasoikoa, bertan bertakoa eta km 0 -Hondakinen kudeaketa eta berziklatzea: papera, plastikoa, organikoa (konpostajea) -Energia: kontsumoa,argia,ura,papera. -Kutsadura -Mugikortasuna

Aurrekoak ahaztu barik, ikasturte honetan jorratuko dugun gai nagusia URA izango da.