HAUR HEZKUNTZA

Prozesu guztian ebaluaketa iraunkorra egingo da gelan, batez ere unitate didaktikoak bukatzerakoan. Ebaluaketa honetan, gelan inplikatuta dauden irakasle guztiak parte hartuko dute. Otsaila eta ekainerako ebaluaketa egiteko eguna ez da aurretik finkatzen. 2 urteko gelan, informe bakarra eta ahozkoa ematen zaie ekainean. 3, 4 eta 5 urteko geletan, otsailean ahozko informea ematen zaie eta ekainean idatzia elkarrizketa baten bidez.

LEHEN HEZKUNTZA

Kurtsoak zehar ebaluaketa iraunkorrak egiten dira. Ondoren agertzen diren datetan, gurasoei, gure ikasleei buruzko informea emango diegu. Informe hauek egiteko ebaluaketa batzarrak egiten ditugu. Ebaluaketa hauetan zikloko tutore, espezialista, indartze neurrietako irakasleak eta aholkulariak hartuko dute parte.

  • LEHENENGO EBALUAKETA: ABENDUAREN 21ean.
  • BIGARREN EBALUAKETA: MARTXOAREN 14an.
  • HIRUGARREN EBALUAKETA: EKAINAREN 20an.