Ekintza Orokorrak

GURASO TOPAKETAk

Arduraduna: Mari Paz Zelaia

Urtero legez, Amankomunazgoarekin batera antolatuko ditugu ikastaroak. L.H.n oraindik zehaztu gabe daude, baina zuen iritzi eta iradokizunak ondo hartuko ditugu. D.B.H.n bi ikastaro antolatu ditugu; bata sexualitateari buruzkoa, Agurtzane Hormazak emango du eta bestea, elkarbizitza eskolan eta etxean , Hilario Garrudok. Azken hau eskola komunitate osoari zuzenduko zaio, bai ikasle, guraso eta irakasleei.

Beti bezala, Bera Kruzen egindako saioetarako gonbidapena luzatuko zaizue.

ESKOLAREN EGUNA

Maiatzaren azken larunbatean ospatuko dugu. Ekintza batzuk ohitura izaten jarraituko dute (bazkaria, gelen erakusketa, ikasleen saioak, antzerkia, e.a.)