Ekintza Bereziak

1. Ekitaldi kulturalak:

Maila Guztientzat:

  • Abenduaren 5ean Euskararen Eguna ospatuko dugu ekintza ezberdinak egingo ditugularik.
  • Martxoaren 6an emakumearen eguna.
  • Ikasturte bukaeran eskolaren eguna, eta kurtsoari amaiera emoteko ekitaldi kultural bat.

Lehen ziklokoentzat:

  • 2.mailako ikasleek Bertsolaritza landuko dute otsailean astean ordu betez: Euskara saioan Iñaki Iturrioz bertsolaria etorriko zaie hori lantzeko. Apirilak 22,29 eta maiatzak 6 eta 13.
  • Garbibusa etorriko da ikasleek ura, hondakinak eta energia berriztagarrien prozesua ikus dezaten.

Bigarren ziklokoentzat:

  • 3.eta 4. mailako ikasleak, urtero bezala, Sexuari buruzko informazioa jasotzeko hitzaldiak izango dituzte (alde batetik emaginak antisorgailuei buruz hitz egingo die eta sexologo batek sexuari buruzko informazio orokorra emango die).
  • Xabier Mendiguren Elizegi idazlea etorriko da hitzaldi bat ematera. 2. Hiruhilekoan.

2. Irteerak:

  • Maila guztiak
    • Baloreetan oinarritutako 4 pelikula ikusiko dituzte kurtsoan zehar Lekeitioko zineman:
      • Azaroak 4: Las Crónicas de Spiderwick (1. ,2. , 3. mailak), Juno (4. maila)
      • Azaroak 28: This is England (4. maila),
      • Abenduak 17: Diarios de la Calle (1. ,2. , 3. mailak)
      • Otsailak 16 : Nocturnal(1. ,2. , 3. mailak), En un mundo libre (4. maila)
      • Apirilak 21: Cobardes (11. ,2. , 3. mailak), Entre les murs (4. maila)
    • Antzezlana gazteleraz, apirilaren 3an
  • 1. maila
    • BECera, mineralen erakusketa ikustera. Urriaren 17an.
    • Arantzazura (antzerki foruma), otsailaren 5ean.
    • Altamirako kobazuloak ikusi eta tailer batzuk egingo dituzte bertan, martxoaren 3an.
    • Natur Zientziak lantzeko irteera Markina inguruan, hirugarren hiruhilabetean.
    • Lekeitiora piraguetan ibiltzera , ekainaren 19an.
    • Iparraldera irteera bat egingo dute, ekainean.
  • 2. maila
    • Gasteizko katedrala bisitatzera joango dira. Azaroaren 25ean.
    • Briñaseko egotetxera, hiru eguneko egonaldia Herritartasuna, solidaritatea eta lankidetza programa lantzen. Maiatzaren 18tik 21era.
    • Natur Zientziak lantzeko irteera Markina inguruan, hirugarren hiruhilabetean.
    • Lekeitiora traineretan ibiltzen ikastera Isuntza Arraun Elkartearen eskutik, ekainaren 18an.
  • 3. maila
    • Durangoko liburu eta diska azokara joango dira. Abenduaren 5ean.
    • El Correo egunkaria eta Athletic-en entrenamentua ikustera. Abenduaren 10ean.
    • Eski irteera Saint Laryra, otsailaren 5 eta 6an.
    • Arantzazura (antzerki foruma) 2. hiruhilabetean (oraindik baieztatu barik).
    • Bizkaitik Bizkaira programa (Bilbo Turistikoa). Maiatzaren 7an
    • Algorriko itsaslabarra (Zumaian). Udaberrian
    • Santa Eufemiara oinez. Ekainean
  • 4. Maila
    • BECera, mineralen erakusketa ikustera. Urriaren 17an (Biologia-Geologiakoak).
    • Eusko Legebiltzarra bisitatzera, urriaren 29an.
    • Ikasketa Bidaia: Lanzarotera. Martxoaren 9tik 13ra.
    • Justizia Jauregira bisita, maiatzaren 12an.
    • Bilbora Guggenheim museoa eta EITB ikustera. Abenduaren 10ean.
    • Donostiara Miramonen zientzien gunera joango dira, hirugarren hiruhilekoan.