3.mailakoak eskiatzera

Joan den Urtarrilaren 17 eta 18an, Markina BHIko 3.mailako ikasleak eskiatzera joan ziren Gouretteko estaziora.

Bertan eguraldia ez zen oso ona izan, baina hala ere gure neska-mutilak oso ausartiak eta trebeak izan ziren, eta behin eta berriro ibili ziren gora eta behera estazioko pistetan zehar.